Urtezaharreko lasterketa, inoizko arrakastatsuena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2012ko urt. 2a, 11:27

Joan zen larunbat arratsaldean izan zen Urtezaharreko XXVIII. lasterketa, Zizurkilgo Urkamendi eta Amasa-Villabonako Zunbeltz elkarteek antolatzen dutena. Haur, gazte nahiz helduen artean 632 lagunek hartu zuen parte. Orain arteko ediziorik jendetsuena izan zen korrikalari kopuruari begiratuta. Urtero legez, animatzaile kopurua ere oso altua izan zen, giro alaia nagusitu zelarik. Hauexek lehen postuan helmugaratu ziren korrikalariak:

Argazkiak

Proba nagusia. 6,5 km.

1. gizona: Endika Garzia (Lasarte) 19'52''

2. gizona: Imanol Rojo (Tolosa) 19'58''

3. gizona: Hassan Ait Chaou (Amasa-Villabona) 20'03''

1. emakumea: Aitziber Ibarbia (Zizurkil) 24'31''

2. emakumea: Lurdes Colomo (Zizurkil) 24'46''

3. emakumea: Leire Etxezarreta (Andoain9 25'09''

Herriko 1. goizona: Hassan Ait Chaou 20'03''

Herriko 1. emakumea: Aitziber Ibarbia  24'31''

Benjaminak, (8-9 urte), 800 m.

1. mutila: Kepa Otegi (Amasa-Villabona) 2'40''

1.neska: Elena Rodriguez (Zizurkil)3'05''

Alebinak (10-11 urte), 1600 m.

1. mutila: Julen Alberdi (Zizurkil) 5'25''

1. neska: Sara Iriarte (Amasa-Villabona) 6'23''

Infantilak (12-13 urte), 2,15 km.

1. mutila: Manex Iradi (Hernani) 6'50''

1.neska: Olatz Mitxelena (Bera) 8'17''

Kadeteak (14-15 urte), 4,3 km.

1. mutila: Xabier Zuriarrain (Amasa-Villabona) 14'10''

Jubenilak (16-17 urte), 6,5 km.

1. mutila: Aitor Gisasola (Amasa-Villabona) 25'25''

Beteranoak (35 urtetik gora), 6,5 km.

1. gizona: Mikel Rodriguez (Andoain) 20'21''

1. emakumea: Lurdes Colomo (Zizurkil) 24'46''

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!