Txolarre Irratiaren bertso saioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 29a, 11:40

Bertso saio ederra antolatu dute Txolarre Irratiko kideek. Urtarrilaren 21ean egingo da, Tolosako Leidor antzokian. Bertsolari sorta bikaina arituko da bertan:  Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Sarriegi, Jon Maia  eta Jexux Mari Irazu. Amaia Agirre arituko da gai jartzaile lanetan. Sarrerak, eskualdeko puntu hauetan izango dira salgai: Amasa-Villabonako Amasa kafetegian eta Zizurkigo Iriarte tabernan. Leidor antzokiko leihatilan erostekoa aukera ere izango da, 10 euroren truke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!