EAJren Udal gobernu taldearen proposamenekin bat egin dute oposizioko bi alderdiek. Ñabardurak ñabardura eta xehetasunak xehetasun, PSE-EEk eta Bilduk bere proposamen batzuk kontutan hartu dituztelako EAJk aurkeztu dituen Legegintza planaren eta 2012rako Udal aurrekontuen aldeko botoa eman dute.
Denek ere txalotu egin dute prozesu osoan parte hartu duten guztiek hartutako lana. Egoera ekonomiko zail honetan, erabaki potoloen aurrean ordezkaritza duten hiru alderdiek aho batez jokatzeko erabakia hartu dute.