Bilduren abstentzioarekin presoen inguruko mozio bat onartzea ahalbidetu da Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 28a, 21:47

Abenduaren 28ko Udal batzarraldian presoen inguruko hiru mozio mahai gainean izan dira. Bilduk, EAJ-PNVk eta PSE-EEk hurrenez hurren mozio bana aurkeztu dute gaiaren inguruan.

Bakoitzak berea defenditu ondoren, EAJk eta PSEk bakoitzak berea bakarrik babestuko dutela iragarri dute. Bilduk berea aurkeztu duen arren, EAJren mozioarekiko abstentzioaren alde egin du.

Gauzak horrela, Bilduren abstentzioarekin, presoen inguruko mozio bat onartzea ahalbidetu da Urnietako udaletxean. EAJ-PNV alderdiak aurkeztu duena, beraz, aurrera atera da.

Urtarrilaren 7ko manifestazioaren eta euskal presoen egoeraren harira, Urnietako Bilduk presoen eskubideen aldeko mozioa aurkeztu du ez ohiko Udal batzarraldian. EAJ-PNV alderdiak bere aldetik bigarren mozio bat aurkeztu du gai beraren inguruan.

Aurreko bietatik aldenduz, PSE-EEk mozio alternatiboa aurkeztu du.

Behin mozioak aurkeztuta, alderdi bakoitzak bere botoaren jarrera azaltzeari ekin dio.

Urnietako Bilduk EAJ-PNVren mozioan urtarrilaren 7ko aipamenik ez egitea faltan bota arren, abstentzioaren alde egin du. Horrela presoen aldeko mozio bat onartzea ahalbidetu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!