Andoaingo Udal Gobernu batzordeak lehen sei hilabeteetako balorazioa egin du. Ana Carrere alkatea aritu da bozeramaile lanetan, alboan Bilduko ia zinegotzi guztiak zituela.
Aurreko Udal gobernuak egin gabeko lanak burutzen aritu direla adierazi eta gero, besteak beste 2011ko Udal aurrekontuak, gainerako alderdiekin elkarlanean aritzeko eskua luzatu du alkateak. Elkar ulertze horren mugarria 2012ko Udal aurrekontuen onarpena litzateke.
Urtarrilean zehar auzuneetan egingo dituzten hobekuntza lanak iragarri ondoren, 2012ko Udal aurrekontuetarako irizpideak azaldu dituzte.
Prentsaurrekoaren hasieran Udal langileen papera nabarmendu dute.