[Hauxe izan zen atzo Aiurriko erredakzio batzordeak prestatu zuen inuxentekeria :) ]
Udal korporazioa osatzen duten zinegotzi guztiek egun osoko adiskidantzazko jardunaldia igaroko dute Cabarcenon (Cantabria), bihar. Inguru naturalean elkar hobeto ezagutzea da ekimenaren xedea. PPko Asun Guerrak, EAJko Andoni Baltasarrek, PSEko Estanis Amutxastegik eta Bilduko Ana Carrerek ontzat eman duten Udal langile komitearen proposamena.
Gaizki ulertuak saiheste aldera, bidaiaren gastua alderdi bakoitzak ordainduko du. Udalak ez du, beraz, eurorik gastatuko jardunaldi horietan.