Abenduaren 29an polboroiak egiten ikasteko tailerra antolatu dute goizeko 10:30ak eta 13:30ak bitartean.
Arratsaldean berriz, 16:00tan berriro elkartuko dira mahaiak prestatu eta diskurtso txiki bat entzuteko. Eta 18:30tan haurrek prestaturiko polboroiak dastatzeko guraso zein auzotarrei zuzendutako merienda antolatu dute, "polboroiak egiteko tailerrean parte hartu nahi duten guztiei honako gauzak ekartzea ezinbestekoa izango dela jakin arazi nahi genieke:
- Gogoa
- Poza
- Borondate ona
- Ikasteko grina
- Konpartitzeko nahia
- Mantala
- Arrabola (rodillo) edo botila huts bat
- Tupper edo kaxa bat
- Sukaldeko zapia.
Urtarrilak 5ean aldiz, goizeko 10:30tan hasita etxetik ekarritako kartoizko kaxekin argazkientzako markoak egiteko tailerra antolatu dute.