Abenduaren 24an Xoxokako auzotarrak ere gabon kantuan irten ziren. Plazan ahotsak berotu ostean auzoko etxe eta baserrietan zehar ibili ziren, iluntzera arte. Adin guztietako taldea bildu zen, 18 haur eta ia beste horrenbeste heldu. "Ohartzerako gauak harrapatu gintuen, eta hainbat etxeetatik ilunpean pasa ginen", adierazi dute bertan parte hartu zutenek.