Abenduaren 23an ezker hormako nesken Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zen Hernanin. Gomazko paletan, jubenil mailan Urnietako Miren Goikoetxea eta Hernaniko Ariane Arrieta txapeldun izan ziren, Hernaniko Eli Pagola eta Maider Huizi garaitu eta gero. Partida luzea eta parekatua izan zen. Oso seguru aritu bai ziren lau finalistak
Azken emaitza 30-21ekoa izan zen