"Adunako kaleetan zehar kantuan ibili ginenok, Bilboko deialdiari gure babesa eskaini nahi diogu.
Beharrezkoa dugu euskal herritar guztiok gure eskubideak errespetatuak izan daitezen, guztionak bai, baina egoera anker eta itxaropenez betetako momentu latz hauetan ez genituzke ahaztu nahi gatazka politikoaren ondorioz horrenbeste sufritzen hari diren Euskal herritarrak.
Bilboko kaleak bete behar ditugu urtarrilaren 7an, eta ozen eskatu behar diegu Estatu Español eta Frantzesari arduraz joka dezaten denboran luzatu gabe, momentuak horrela eskatzen duelako. Beraz, aski da, guztiok kalera!
Besterik gabe, eta aurretik Udalak dei egin zuen bezalaxe, herritar guztiok deitzen zaituztegu egun horretan mobilizazio orokorrarekin bat egin dezazuen eta Bilbora joan zaitezten.
Autobusez joateko aukera badago, eta horretarako izena eman behar da Uztartza aterpetxean dagoen papertxoan".