Egin dezagun bidea ekimenaren deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 27a, 10:25

Abenduaren 29an, arratsaldeko 19:30etan, preso eta iheslarien eskubideen aldeko agerraldia egingo du Egin dezagun bidea ekimenak  Villabonako Bearzana frontoian. "Azken egunotan euren atxikimendua eta sostegua eman duten orori deialdia luzatzen diegu. Honen bitartez jakinarazten dugu Villabonan dagoeneko bigarren autobusa betetzeari ekin diogula (3 betetzeko helburua ezarri dugu) eta harrera ezin hobea izaten ari dela aipatu ekimena, 200 atxikimendu inguru ere jaso dugu". Autobusen zerrendak honako tokietan jarri ditu ekimenak:
Amasan: Iturri Goxon.
Villabonan: Amasa, Iru Aldeta, Iratzar eta Xikeren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!