Goizeko 09:30etan elkartu, eta Buztin bailara aldera abiatu ziren Zizurkilgo San Millan eskolako kideak. Txikienek traktore gainean egin zuten biderik gehiena, Olentzaroren irudia aldamenean zutela. Eguerdian, plazara itzuli eta ikazkinari euren eskaerak egiteko aukera izan zuten guztiek.