Eguerdiko hamabiak zirenean ehunka haur San Juan plazan ziren Olentzeroren zain. Udaletxeko balkoitik herritarrak agurtu eta haur guztien gutunak zakuan zeramatzala, herrian zehar kalejira egiteari ekin dio astotxoarekin batera. Ehunka haur izan ditu alboetan eta aztekaldean.