Gabon kantuan, Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 24a, 14:22

Gaur goizean Fleming eta Jesusen Bihotza ikastetxeetako gaztetxoak Gabon kantuan aritu dira irakasle eta gurasoekin batera, kalez kale. Kantu eta koloreekin alaitu dituzte herriko kaleak.

Arratsaldean Olentzero eta Mari Domingi iritsiko dira urtero legez Otsabira. Kantua, dantza, bertsoak nahiz txorixo beroa ez dira faltako. Ondorenean, herriko kaleak zeharkatuz kalejiran etorriko dira Errebote plazaraino.

Argazkiak 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!