371 ipuin aurkeztu dituzte guztira aurtengo lehiaketara. X. edizioko zenbaki borobilarekin batera, lanen mamia ere borobila izan dela jakinarazi du aurkezleak sari-banaketaren hasieran, epaimahaiakideen hitzak bere eginez. Aurtengoan, A eta B saileko lanen epaimahaia Jon Martin eta Maite Toledok osatu dute. C, D eta E mailakoena, berriz, Edu Zalduak eta Yolanda Arrietak. Hauexek aurtengo sarituak:
A maila (6-8 urte)
1.- Olaia Elgarresta (Zizurkil, 8 urte). 'Zebra gaixoa'.
2.- Beñat Rica (Villabona, 8 urte). 'Bale potoloa'.
B maila (9-11 urte)
1.- Enara Oiarzabal (Zizurkil, 9 urte). 'Eguzki lorearen sentipenak'.
2.- Jose Ramon Berrondo (11 urte). 'Itsasoa zergatik da gazia?'.
Aipamen berezia: Oihane Moreira (Andoain, 11 urte). 'Uda aiton-amonekin'.
C maila (12-13 urte)
1.- Kimetz Urkola (Zizurkil). 'Nire bizitzako penaltia'.
2.- Jasone Urkola (Villabona). 'Ispilu magikoa'.
D maila (14-16 urte)
1.-Ariane Obineta (Andoain, 15 urte). 'Ihintzaren alaba'.
2.- Leire Muñagorri (Irura). 'Amets bat egia bihurtzearen desioa'.
E maila (17 urtetik aurrera)
1.- Eneritz Iraola (Anoeta, 22 urte). 'Gereziondoa loretan'.
2.- Bigarren saria hutsik uztea erabaki du epaimahaiak.