18 langile kontratatzeko deialdia egin du Andoaingo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Andoaingo Udalak 18 langile kontratatu behar ditu, sei hilabeterako, kotizaziopeko prestaziorik kobratzen ez duten langabetuei zuzendutako 2011 Kontratazio programaren baitan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntzarekin. Izen ematea Lanbiden egin behar da abenduaren 30a baino lehen.

Horra, argibide guztiak:

Eskaintzen diren lanpostuak honako hauek dira:
  • Agenda 21erako Dinamizatzailea
  • Baso-Lantaldeko 5 peoi
  • Gazteleku-Hezitzailea
  • CIP-Irakaslea
  • 1. Mailako Ofizial Pintorea
  • Pinturako 4 peoi
  • 1. Mailako Kalderero-Soldeatzailea
  • Soldadurako 4 peoi

Bertan parte hartu ahal izateko, baldintzak bete behar dira:
  • Lan eskatzaile gisa Lanbide izen emanda egotea eta kotizaziopeko prestaziorik ez jasotzea.
  • 2011ko apirilaren 1eko dataz Autonomia Erkidegoko udalerritan erroldatuta egotea, kontratazio-egunaren aurreko urteetan 3 urtez, eta lehentasuna izango dute Andoaingo erroldatuta daudenak.
  • Kotratatuen %20a, gutxienik, sarrerak bermatzeko errenta dutenak izango dira.
  • Kontratatuen %35a,gutxienik, tarteko gazteak izango dira.


Eskaerak: Eskaintzen diren lanpostuak betetzeko hautaketara aurkezteko modu bakarra LANBIDE -EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUaren bitartez izango da, beraz, interesaturik dauden eta lanpostu bakoitzerako ezinbesteko baldintzak betetzen dituzten pertsonak LANBIDEn izena emanda egon behar dute, hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko.

Informazioa: www.lanbide.net

Epea: 2011ko abenduaren 30arte

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!