Andoaingo Egin dezagun bidea ekimenak presoen aldeko hitzordu bikoitza antolatu du urtearen amaierarako.
Abenduak 30, ostirala 19:00, Zumea plaza. Presoen eskubideen aldeko lehen kilometroa osatu nahi dute, Zumea plazatik udaletxeraino giza-katea osatuz. Abenduak 31, larunbata 19:00, Bastero. Presoen eta senideen aldeko brindisa.
Urtarrilak 7, larunbata Bilbon deitu duten manifestaziorako busa antolatu dute Andoaindik. Izen ematea Irunberrin eta Lanbroan egin daiteke. Busa 15:30etan irtengo da Makaldegitik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!