Bihar, gure ikastolako haur, irakasle eta gurasoak urtero legez, herriko kaleetan zehar abesten aterako gara goizeko 10:30etan hasita. Bestalde, ikastolako Zubi-musu guraso elkarteak, aurreko urteetan bezala, elkartasunezko Eguberriak gogoratuz, jaiotza bizidun bat kokatuko du Villabonako Zentroa eta eliza artean dagoen plazan, goizean 11:00tatik 13:00etara eta arratsaldean 17:30etatik 19:30etara. Zuen seme-alaba txikiei nahi adina argazki ateratzeko aukera polita izango duzue bertan.
Herrian zehar kantari ateratzen zareten talde guztiei ere, zuen abestiak jaiotzaren aurrean abesteko gonbitea luzatzen dizuegu".