Gaur gauen kontzertuak Kantinan, Oinkariren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gabon garaian Oinkari dantza taldeak urtero antolatzen duen Kantina, gaur gauean zabalduko da Olaederra kiroldegiko tabernan. Gaur, abenduak 23, Karpovian Projekt eta Ingo al deu? taldeen kontzertuak izango dira 23:00tatik aurrera. Sarrera doakoa. Datozen egunetan ere hainbat ekintza izango da. Ondorengo hauxe antolatu duten egitaraua:

Abenduak 23, Ostirala

23:00etan KONTZERTUAK (sarrera doan):

-       Karpovian Projekt

-       Ingo al deu?

Abenduak 24, Larunbata

17:00etatik aurrera Taberna zabalik.

Abenduak 29, Osteguna

22:00 LAIN taldearen kontzertu akustikoa (sarrera doan).

Abenduak 30, Ostirala

21:00etan AFARI HERRIKOIA

     OHARRAK: Prezioa: 25 €

           Izenematea: deitu 660139380

           Laguntzailea: IRRINTZI Elkartea.

23:00etan "GURE TXOKOA OROITUZ" jaia  "DJ Andoni Irazustabarrena & Imanol Eizmendi"ren eskutik (sarrera doan).

                  Aspaldiko musika giro ezin hobean...

Abenduak 31, Larunbata

00:30etan KOTILLOIA (sarrera doan).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!