Udan herritarrek aurkeztutako Gartxot ikuskizunaren DVDa salgai

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 22a, 11:22

Gaur arratsaldean salgai jarriko da Santio festen bezperan herritarrek  Villabonan antzeztu zuten GARTXOT ikuskizunaren DVD-a. Arazo tekniko batzuk direla eta, ale gutxi batzuk (100) jarriko dira salgai aste honetan. Baina datorren astean izango da gehiago. Ohiko satokietan erosi ahal izango da DVDa, 7 euroren truke.
Emanaldiko parte hartzaileen artean, antolatzaile lanetan aritu ziren Oinkari dantza taldea, Loatzo musika eskola, Euskal kantuzaleen elkartea, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eta Villabonako Udala. Parte hartzaileen artean, berriz, Remi Gogoan ekimena, Hutsunea Betez emakume taldea, Onddo gazte asanblada, Bai Euskal Herriari, Eresargi abesbatza eta hainbat herritar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!