Haurrentzako I. Gabonetako haur parkea abian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 22a, 10:53

Atzo arratsaldean zabaldu zen lehenengoz Udalak, herriko merkatariek eta Gaztelekuak elkarlanean abian jarritako egitasmoa. Abenduaren 23an eta 30ean (16:30-18:00 / 18:00-19:30) eta abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean (10:00-11:30 / 11:30-13:00) egongo da zabalik berriro. Atzo San Tomas eguna izanik, ekintza ugari zegoenez, haur talde handirik bildu ez bazen ere, datozen egunetarako, dagoeneko haur askok izena eman duela jakinarazi dute antolatzaileek. Tailerrak, jolasak, puzgarriak, psikomotrizitate txokoa, hamaiketakoa edo merienda..., guztia 2 euroko sarrera ordainduta. 2 urtetik 9 urtera bitarteko haurrentzako zerbitzua da eta haurrak begiraleen zaintzapean egoten dira.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!