Mari Domingi, Jesusen Bihotza ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 21a, 14:40

Gaur goizean Mari Domingiren bisita izan dute Villabonako Jesusen Bihotza ikastolan. "Haur bakoitzak berarekin hitz egiteko eta Olentzerorentzako gutuna emateko aukera izan du. Dena den, Mari Domingiren esanetan, Olentzero bera ere etorriko omen da ostiral goizean", jakinarazi dute ikastolako irakasleek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!