Aurreko larunbatean haur ekitaldi ezberdinak burutu ziren Andoaingo auzuneetan. Sorabillan haurrek Olentzerori opariak utzi zizkioten. Etxeberrietan, berriz, iluntzeko gaztain jatean bere agerpena egin zuen. Hainbat haurrek aukera hori gutuna emateko baliatu zuten.
Bideoak: Sorabilla | Etxeberrieta