09:30etan: Mari Domingiren etorrera.
10:45tean: Txistorra jatea (Guraso Elkartearen laguntzaz).
Abenduak 22, osteguna:
Arratsaldean, Zizurkilgo ikasleak Fraisoroko aiton-amonei abestera joango dira.
Abenduak 23, ostirala:
10:00etan: Olentzero etorriko da ikastolara, haur guztiekin hitz egiteko aukera izango du, baita goxokiak banatzeko ere.
Abenduak 24, larunbata:
Jaiotza biziduna egun osoan zehar Zentro parean (D.B.H.ko ikasleek antzezturik).
10:00etan hasita, Zizurkilgo ikasle, irakasle eta gurasoak herrian zehar ibiliko dira Gabon kantak abestuz, 12:00etan Urkamendi elkartean elkartuko dira beste herritarrekin hamaiketakoa egin eta Olentzerori eskaerak egiteko.
10:30etan: Zentroan elkartuko dira L.H.ko ikasle eta irakasleak eta Villabonako kaleak kantuz betetzera joango dira.
10:30etan: Txerminen elkartuko dira H.H.ko eta L.H.ko 1.eta 2.mailako ikasleak eta Villabonako kaleetan zehar abestera joango dira.
11:30etan: Jaiotza bizidunaren aurrean elkartuko dira L.H eta H.Hko ikasle eta irakasleak eta bertan aurrean abestuko dute.