Zizurkilgo I. Pilota txapelketa, arrakastatsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 19a, 11:56

Atzo jokatu ziren Zizurkilgo pilota txapelketako finalak. Armailak jendez gainezka egon ziren eta giro ezinhobea sortu zen. Pilotari gazteek ere maila ederra erakutsi zuten eta emozioz beteriko partidak jokatu zituzten. Amaieran, Ruben Beloki pilotari ohiak banatu zituen txapelak eta garaikurrak. Hark ere, omenaldi xumea jaso zuen Ziortza elkarteko kideen eskutik. 

Argazkiak ikusi

Jarraian, partiden emaitzak:

Benjamin mailako pilotariek jokatu zuten goizeko lehen partida, 10:00etan hasita. Intxurre taldeko Zubeldia eta Uzkudun izan ziren garaile Garmendia eta Larrañagaren aurka. 

Alebin mailako partida etxeko taldeko pilotariek irabazi zuten. Ugartemendia eta Elizegi, 16 eta 7ko emaitzaz gailendu zitzaizkien Aniztasuna taldeko Olazabal eta Erasori.

Infantil mailako partidan, Intxurre taldeko Irazustabarrena eta Otegi, Gaztelekuko Usandizaga eta Oiarbideren aurka lehiatu ziren. 18 eta 15eko emaitza lortu zuten Intxurrekoek.

Kadete mailako partidan, Ziotza taldeko Peru Labaka eta Jon Erasun bikain aritu ziren Donostiako Chiapuso eta Arangunen aurka. Markagailu estuaz irabaztea lortu zuten emozioz beteriko partida baten ostean. 22-21 irabazi zuten zizurkildarrek.

Ruben Beloki pilotari ohiak banatu zituen sariak eta Ziotza taldeko kideen omenaldia ere jaso zuen burlatarrak.

Ziotza taldeak, bestalde, bertako produktuez osatutako saski ederra zozketatu zuen eta 0759 zenbakia izan zen saritua. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!