On bizi merkatari elkarteak azoka antolatu zuen atzo arratsaldean Egape ikastolako jolastoki estalian. Jendetza bildu zen, bereziki, gaztainak eta taloa dastatzera. Hainbat merkatarik postu bana ipini zuten. Tarta lehiaketa antolatu zuten eta saria arratsaldean bertan eman zuten. Naroa eta Eider izan ziren irabazleak. 60 euroko saria eta diploma eskuratu zituzten.