Egin Dezagun Bidea ekimenarekin bat, baraualdia gaur, mus txapelketa bihar, argazki rallya igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 16a, 15:08

Egin Dezagun Bidea ekimenaren baitan, Villabonako Udaleko Bilduko hautetsiek, eragile desberdinak burutzen ari diren txandakako barauarekin bat egin dute gaur goizean, Galder Azkue alkatea buru zela. Ondoren, kontzentrazioa burutu dute eguerdian. Bihar, abenduak 17, Egin Dezagun Bidea Mus txapelketa izango da Zentro tabernan, 16:00etan. Izen-ematea arratsaldeko 15:00etan hasiko da. Sari ugari izango da txapeldunentzat. Era berean, etzi, abenduak 18, Egin Dezagun Bidea I. Argazki rallya antolatu dute. Rallyan parte hartu ahal izateko, 10:00etatik aurrera eman ahalko da izena Errebote plazan. Gaia: 'Erakutsi Villabona, herriminez denari'. Hainbat preso billabonatarrek osatuko dute argazki irabazleak hautatzeko epaimahaia.
*Asteburuo ekimenen informazioa zehatzagoa: gune honetako Amasa-Villabonako orrian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!