Oinkariren Dantza astea: Kherau taldearen kontzertua gaur iluntzean, Ari du emanaldia bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Joan zen asteartean abiatu zen Oinkari dantza taldearen Dantza astea amaiera bidean da, baina aurretik, ekintza indartsu ugari plazaratuko da asteburuan zehar:

Batetik, gaur gaueko 22:30etan, Kherau folk talde bizkaitarrak kontzertua eskainiko du Gurea antzokian. Sarrerak: Aldez aurretik Amasa kafetegian (5 euro). Leihatilan (6 euro).

Bestalde eta Dantza astearekin amaitzeko, bihar, abenduak 17, aurtengo Santio festetan Oinkariko dantzariek eskainitako emanaldiaren bideo proiekzioa izango da 17:00etan Gurean. Sarrera, doan. Gaueko 22:30etan, berriz, Dantza asteko ekitaldi nagusia: 'Ari du' emanaldiaren aurkezpena Olaederra kiroldegian. Sarrerak: Aurrez Amasa kafetegian (6 euro). Leihatilan (8 euro).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!