Eguberrietako ekintzak Larraulen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 16a, 11:19

Gabon eguneko kantu errondak eta Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako ekitaldiak izango dira gozagarri Larraulen.

Jarraian, egitaraua:

Abenduak 24, larunbata

- 09:30 Plazan elkartu eta herriaren behekaldeko baserrietara abiatuko dira herritarrak, kantuan aritzeko.

- 15:00 Herritar taldea plazan elkartuko da berriro ere eta Larraulgo goialdeko baserrietan barrena arituko dira kantari. Plaza inguruan abestuz amaituko dute kantu erronda. Iluntzean, Olentzaro etorriko da plazara.

 

 

Abenduak 28, asteazkena

- 17:00 Galletak egiten ikasteko tailerra, Larraulgo gurasoen eskutik. Katillutxulo elkartean.

 

Urtarrilak 3, asteartea 

- 17:00 Ipuin kontalaria. Ines Bengoak eskainiko du saioa, Kultur etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!