Abenduak 20, asteartea
- 20:00 Kantu errondan ateratzeko entsegua eta afaria, Txulobi elkartean.
Abenduak 24, larunbata
- 09:00 Herri eskolako haurrak, gurasoak eta irakasleak herrian barrena abiatuko dira kantuan. Bi taldetan banatuta arituko dira; talde bat goikaldeko auzoko baserrietan eta beste taldea Lardin auzoan eta herriaren behekaldeko etxeetan.
- 12:00 Bi taldeak elkartu eta plaza inguruan abestuko dute. Ondoren, Olentzarok eskolan utzitako opariak jaso eta hamaiketakoa egingo dute Txulobi elkartean.
- 08:00 Muxkil elkarteko taldea kantari aterako da, plazatik. Auzoz auzo eta baserriz baserri ibiliko dira eguerdira bitarte.
Abenduak 27, asteartea
- 17:00 Ipuin kontalaria. Saroa Bikandik eskainiko du saioa, Elordi plazako Udal lokalean.
Urtarrilak 2, asteartea
- 10:00-12:00 / 17:00-19:00 Irinezko orea ezberdinak egiten ikasteko tailerra. Pizza, erroskilak…, denetarik egiten ikasteko aukera eskainiko dute tailer honetan. Elordi Udal plazako lokalean.