Udal oharrak haize ufada handien atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 15a, 18:07

Andoaingo Udalak herritarrei haize ufada handiak baleude kontu handiz ibiltzeko jakinarazi nahi die. Eta etxe zaharretatik aldentzeko eta leihoak ondo ixteko ohartarazi ere.

Tolosako Mankomunitatearen neurria:

Tolosaldeko Mankomunitateak Andoaingo Udalari jakinarazi dio hurrengo orduetarako aurreikusita dauden muturreko haize ufadak direla medio, prebentzio eta segurtasun neurri gisa, haizeguneetan dauden hondakinen edukiontziak ez hustutzeko neurria hartuko duela. Gauzak horrela, pisuaren eraginez mugitzea saihestu nahi da. Neurriak haizeteak irauten duen bitartean iraungo du. Leku arriskutsuenetan edukinontziak elkarren artean lotu eta
tokiz mugituko dituzte, babestuagoak egon daitezen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!