Abenduak 17, larunbata
16:00 Egin Dezagun Bidea ekimenaren baitan antolatutako Mus txapelketa, Zentroan. Izen-ematea 15:00etatik aurrera. Sari ugari irabazleentzat. Informazio zabalagoa: www.aiurri.com.
17:00 Dantza astea: Santio festetako Oinkariren emanaldiaren bideo proiekzioa, Gurea antzokian. Sarrera: Doan.
22:30 Dantza astea: ‘Ari du' ikuskizunaren aurkezpena Olaederra kiroldegian. Sarrerak aurrez 6€, egunean 8€.
-Abenduak 18, igandea
10:00 Egin Dezagun Bidea ekimenaren baitan antolatutako I. Argazki rallya plazan. Epaimahaia Villabonako preso eta iheslariek osatuko dute. Informazio zabalagoa: www.aiurri.com.
-Abenduak 21, asteazkena
Goizean zehar, San Tomas eguneko ospakizunak herriko ikastetxeetan.
18:00 Loatzo musika eskolako Eguberrietako kontzertua, Gurea antzokian.
-Abenduak 21, 23 eta 30
16:30-18:00 / 18:00-19:30 2 urtetik 9 urtera bitarteko haurrei zuzendutako Gabonetako I. Haur parkea, Bearzana frontoian. Informazio zabalagoa: Aiurri aldizkariko erreportajean.
-Abenduak 22, osteguna
17:30-18:30 / 18:30-20:00 Oria merkatal elkarteak antolatuta, Olentzaro haurren gutunak jasotzera etorriko da Errebote plazara lehenik eta Txistulari plazara gero. Trikitilariek alaituta.
-Abenduak 23, ostirala
19:30 Eresargi abesbatzaren Gabonetako kontzertu berezia Jesusen Bihotza elizan.
20:00 eta 22:00 ‘Bodologuak' bakarrizketa saioa Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranbururen eskutik. Gurea antzokian Sarrera 10 euro (Gazte txartelarekin 8). Aldez aurretik salgai: Amasa okindegian, Rbote tabernan eta Amaiur lurrin-dendan.
22:30 Karpovian Projekt eta Ingo al deu? taldeen kontzertuak Kantinan, Oinkariren eskutik.
-Abenduak 24, larunbata
Goizean zehar, herriko ikastetxeetako haur eta gazteak kantuan ibiliko dira kaleetan zehar. Preso eta iheslarien aldeko Olentzaroa ere kalez kale ibiliko da. Eresargi abesbatzak, berriz, goizez Amasan eta arratsaldez Villabonan abestuko du.
17:45 Olentzaro eta Mari Domingiri ongi etorria Otsabin. Dantzariak, abesbatza, musika, bertsoak, txorixo beroa... Ondoren kalejira Errebote plazaraino.
Arratsaldetik aurrera, Kantinako taberna zabalik egongo da.
-Abenduak 25 igandea
12:30 Meza nagusia, Eresargi abesbatzak abestua Jesusen Bihotza parrokian.
-Abenduak 27, asteartea
16:30 ‘Dinbi-Danba' haur antzerkia, Hipo eta Tomax pailazoen eskutik, Gurea antzokian. Sarrera: 4.5 euro.
Abenduak 29, osteguna
22:00 Lain taldearen kontzertu akustikoa Kantinan, Oinkarik antolatuta.
Abenduak 30, ostirala
19:00 Eresargi abesbatzak Errenteriako Gabon Kanten txapelketan hartuko du parte, Errenteriako kiroldegian.
21:30 Afari herrikoia Irrintzi taldearen eskutik Kantinan, Oinkarik antolatuta. Izen-ematea: 660 139 380. Oinkari dantza taldea
Ondoren, Gure Txokoa oroituz jaia, Andoni Irazustabarrena eta Imanol Eizmendi DJen eskutik, 80ko hamarkadako musika.
-Abenduak 31, larunbata
00:30 Kotilloia. Urtezahar gaueko festa, Oinkari dantza taldearen eskutik Kantinan (Kiroldegiko tabernan). Sarrera: Doan.
-Abenduak 31 eta urtarrilak 5
10:00-11:30 / 11:30-13:00 2 urtetik 9 urtera bitarteko haurrei zuzendutako Gabonetako I. Haur parkea, Bearzana frontoian. Informazio zabalagoa: Aiurri aldizkariko erreportajean.
-Urtarrilak 1, igandea
Loatzora igoera, Aizkardi mendi taldearen eskutik. Tontorrean, hamaiketakoa.
-Urtarrilak 4, asteazkena
17:30-18:30 / 18:30-20:00 Oria merkatal elkarteak antolatuta, Errege Magoen bi laguntzaile haurren gutunak jasotzera etorriko dira Txistulari plazara lehenik eta Errebote plazara gero. Trikitilariek alaituta.
-Urtarrilak 5, osteguna
19:00 Amasatik behera Errege Magoen kabalgataren jaitsiera. Herria zeharkatura, Errebote plazaraino.
-Urtarrilak 10, asteartea
13:00 Oria merkatal elkarteko merkatariek euren saltokietan gastatu ahal izateko 230 euroko lau erosketa-txartel zozketatuko dituzte, Berdura plazan.