Rosa Arregi ingurumen zinegotziak, bere aldetik, Villabonako Udalak, harategi eta arrandegietan erosketak egiterakoan, datorren astean banatuko dituzten ontzi berrerabilgarrien erabilera sustatu nahi dutela adierazi du. Bi egunetan zehar banatuko dituzte aipatu ontziak Berdura plazan: Abenduak 19, astelehena, 15:00etatik 19:00etara eta abenduak 20, asteartea, 09:00etatik 13:00etara. Era berean, "tuperraren kanpainak iraungo duen sei hilabeteetan, ekimenarekin bat egin duten saltokietan (Garayar, Mutio, Itsaskide eta Miguel Ruiz arrandegietan nahiz Brontxillo, Benito, Iguaran eta Musrturinea harategietan) saski eder baten zozketan parte hartu ahal izateko txartela banatuko zaio erosleari", jakinarazi du. Kanpainarekin bat egiteko deia luzatu die herritarrei Rosa zinegotziak, "alde batetik herrian bertan erosketak eginez eta bestetik, zabor kopurua murrizten lagunduz".