Gazte lokalen erabilera arautuko duen ordenantza aztertzen ari da Urnietako Udala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 15a, 14:12

Udala, gazte lokalen inguruan sor daitezkeen arazoak saihesteko xedez, espazio horien erabilera arautuko duen ordenantza lantzen ari da.  
Araudia indarrean jartzearen helburua kalitatezko aisia babestea da, erabiltzaileen segurtasuna bermatuz, bizilagunen nahiz lokal-jabeen eskubideak errespetatuz eta elkarbizitza babestuz.
Urtarrilean Udalak bilera egingo du lokalen erabiltzaileekin, jabeekin eta bizilagunekin, ordenantza aztertzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!