Ainhoa Larrea teknikariak eman ditu Liburu Astearen inguruko azalpenak: "Euskal ipuinez haratago,munduko beste herrietan ere ipuinak eta literatura badirela erakusi nahi diegu haurrei eta horretarako, "Babel: munduko ipuinak, munduko kulturak" erakusketa izango da ikusgai aste guztian zehar Atxuondo Kultur etxean. Herriko ikastetxeekin bisitaldi bereziak egingo dira eta ipuin kontaketa ezberdinak ere egingo dira".
Abenduaren 20an, helduentzako ipuin kontaketa izango da gozagarri. "Patera de cuentos" izenburupean, Mohamed M. Hammú-k narrazio bereberea egingo du, gazteleraz. "Herritar guztiak animatu nahi ditugu ekimen ezberdin honetan parte hartzera; beste kultur bat ezagutzeko aukera emango baitu".
Ostegunean, abenduak 22, Fernando Morillo Amasa-Villabonako Erniobea ikastetxean izango da, gaztea literatura eta teknologia berrien inguruko hitzaldia emateko.
Ostiralean emango zaio amaiera aurtengo literatura asteari, Teodoro Hernandorena X. Ipuin Lehiaketako sari banaketa ekitaldiarekin.