Eguberrietako ospakizunak Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 15a, 13:59

Horra, egitaraua osatuta:

Abenduak 20-30
18.30-20:30 Erakusketa, Urigain: Gabonetako lehiaketan aurkeztutako lanak ikusgai. Abenduaren 24ean goizez eta arratsaldez zabalik.

Abenduak 23, ostirala
17:00 Postre tailerra Gazte Lokalean.
18:30 Caritas erakundeak Jose Mari Olazabalen ibilbidea omenduko du Basteron, eta bide batez bere izena daraman sariketa martxan jarriko du. Lehen omendua Iñaki Arregi Moraza izango da.
19:00 Soinuak musika eskolako ikasleen kontzertua Basteron.

Abenduak 24, larunbata
11:00 La Salleko ikasleak Gabon kantari irtengo dira.
11:00 Ondarreta ikastetxeko ikasleak Gabon kantari irtengo dira.
17:00 Aita Larramendi ikastola kantari abiatuko da Goikoplazatik.
17:00 La Salleko familiak Olentzerorekin Zahar egoitzan hasi eta kalez kale arituko dira.
18:30 Olentzerori etorrera Bekoplazan.

Abenduak 26-30
20:00 IkusZirkus jaialdia Basteron. Saio guztiak ikusteko bonoa salgai dago, beherapen handiarekin.

  • Abenduak 26, astelehena: “Neska Kabaret” (Euskal Herria).
  • Abenduak 27, asteartea: "Somriures i Magia" (Mag Lari-Katalunia).
  • Abenduak 28, asteazkena: "Boom!" (Chapertons-Katalunia).
  • Abenduak 29, osteguna: (Les Krilati-Frantzia).
  • Abenduak 30, ostirala: "Residuo" (Malabaranda-Galiza).


Abenduak 26-Urtarrilak 5
Erakusketa Basteron. Andoaingo Udal ikastaroetako ikasleen lanen erakusketa.

Abenduak 26, astelehena
09:00 Futbola, Gazte Lokala.
17:00 Funky tailerra, Gazte Lokala.

Abenduak 27, asteartea
09:00 Futbola, Gazte Lokala.
17:00 Argazki rallya, Gazte Lokala.

Abenduak 28, asteazkena
09:30 3x3 Saskia Gazte Lokalarekin, Ondarretan.
17:00 Talo tailerra, Gazte Lokala.

Abenduak 29, osteguna
09:30 Pilota saioak Gazte Lokalarekin, Arraten.
17:00 Mahai jokoak, Gazte Lokala.
20:00 Olagain txistulari taldea eta Alberto Agirre abesbatza elkarrekin Santa Krutz parrokian.

Abenduak 30, ostirala
09:30 Frontenisa Gazte Lokalarekin, Arraten.
11:00-13:30 / 16:00-20:00 Haur parkea  Allurralden: puzgarriak, jolasak,...
17:00 Gazte Asteko sari banaketa ekitaldia eta kontzertua. Gazte Lokala.
18:30-20:30 Gora Kaletxiki txaranga herriko kaleetan ibiliko da kalejiran.

Abenduak 31, larunbata
11:00-13:30 Gabonetako haur parkea Allurralden: puzgarriak, jolasak,...
12:00-13:15 Errege magoen pajeen irteera: Karrikatik Goikoplazara. Astoaz lagunduta, herriko dultzaineroek girotuta, gutunak jasoko dituzte.
00:45-04:00 Urtezaharreko Diskofesta Nafarroa plazan.

Urtarrilak 2, astelehena
18:00 Zazpikoloroa Pirritx & Porrotx pailazoen ikuskizun berriaren aurkezpena Allurralde kiroldegian. Azken sarrerak barrabarra.eu webgunean
        Kilometroak 2012ren aldeko ospakizuna.

Urtarrilak 5, osteguna
18:30 Errege magoen kabalgata Zumeatarratik Kale Nagusiraino.
19:15 Udaletxeko balkoitik Errege magoen agurra eta goxokien banaketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!