Herrian ikus daitezkeen afitxetan iragartzen ari dira; Andoain izarrez beteko da abenduko azken astean. Zirkoarenak dira, imajinazioa infinitora daramaten izar koloredunak. Aurten ere, Andoaingo kultur sailak zirkoaren giroa txertatuko du Eguberrietako kultur eskaintzan. Proposamen ezberdina da, herrikideak eta ingurukoak erakartzeko ekimen interesgarria.
Abenduaren 26tik 30era bitartean zirkoaren adierazpide ezberdinak taularatuko dira Basteroko auditorioan. Malabareak, majia, umorea,... Zirkoan ezinbestekoak diren osagaiak aurrez aurre topatuko ditu IkusZirkus zikloan murgiltzen den ikusleak.
Beste behin ere nazioarteko izaera izango du zirko jaialdiak. Frantziako, Kataluniako eta Galizako konpainiez gain, Euskal Herriko konpainia bat arituko da aurtengo edizioan.
Dagoeneko salgai daude IkusZirkus jaialdiko bost funtzioak ikusteko sarrerak. Saio bakoitzaren prezioa 10 euroko da, eta sarrerak zenbakituak dira.
Bost saioak ikusteko bonoa eskuratzen duenak beherapen handia lortuko du. Prezio erdian eskuratuko ditu txartelak, ziklo osoa ikusteko txartelaren prezioa 25,70 eurokoa izango baita.
Sarrerak www.kutxa.net webgunean eta Basteron bertan eskuragarri daude.
ikuszirkus 2011
NESKA KABARET
Abenduak 26, astelehena. 20:00. Bastero.
Euskal Herria. Kabareta, aireko ariketak, malabareak, oreka, magia, etab.
MAG LARI “SOMRIURES I MAGIA”
Abenduak 27, asteartea. 20:00. Bastero.
Katalunia. Agerpenak eta desagerpenak, ikuslegoaren parte hartzearekin.
CHAPERTONS “BOOM!”
Abenduak 28, asteazkena. 20:00. Bastero.
Katalunia. Lan komikoa hiru aktoreen eskutik. Irudimena oinarri duen lana.
LES KRILATI
Abenduak 29, osteguna. 20:00. Bastero.
Frantzia. Zirkoaren ikuskizunen eta arte dramatikoaren nahasketa.
MALABARANDA “RESIDUO”
Abenduak 30, ostirala. 20:00. Bastero.
Galizia. Antzerkia, jolasa eta umorea.