Oinkariren Dantza astea aurrera doa. Gaur, abenduak 15, iluntzeko 19:30etan, 'Arozenatrarren ttunttuna' emanaldia eskainiko dute Oiartzungo Arozena anaiek Gurea antzokian. Txistua, perkusioa eta gitarra oinarrian, emanaldi umoretsu bezain bitxia izango da. Sarrera: Doan.
Bihar, abenduak 16, berriz, Kherau folk taldearen txanda izango da. 22:30etan Gurea antzolkian eskainiko du kontzertua talde bizkaitarrak. Sarrerak: Aldez aurretik Amasa kafetegian (5 euro) edo egunean bertan leihatilan (6 euro).