Oinkariren Dantza astea: EHko Rock musikari buruzko ikastaroa gaur iluntzean, Arozenatarren ttunttuna emanaldia bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 14a, 10:25

Atzo iluntzean, 'Ari du' emanaldiaren DVD aurkezpenarekin ekin zioten Oinkariko kideek larunbata arte luzatuko den Dantza asteari. Gaur iluntzean, 19:30etatik aurrera, Euskal Herriko Rock musikaren ikastaroa eskainiko dute Esne Beltza taldeko Xabi Solano eta Zigor DJk, Baga-Bigako musika ekoizle Ritxi Aizpuruarekin batera, Gurea Antzokian. Sarrera doan izango da, nahi duen guztiarentzat irekia. Bihar iluntzean, berriz, 'Arozenatarren ttunttuna' emanaldiaz gozatzeko aukera izango da ordu eta leku berean. Txistu, perkusio eta gitarra oinarrian hartuta, umorezko kontzertua eskainiko dute Oiartzungo anaiek. Sarrera doan. Hara hemen hurrengo ekintzak:

Abenduak 14, asteazkena: Euskal Herriko Rock musikaren ikastaroa. Gurea antzokian, 19:30etan. Doan.

Abenduak 15, osteguna: ‘Arozenatarren ttunttuna': txistu, gitarra eta perkusio emanaldia. Gurea antzokian, 19:30etan. Doan.

Abenduak 16, ostirala: Kherau folk taldearen emanaldia. Gurea antzokian, 22:30etan. Sarrerak aurrez 5€, egunean 6€.

Abenduak 17, larunbata: Santio festetako emanaldiaren bideo proiekzioa. Gurea antzokian, 17:00etan. Doan. // ‘Ari du' ikuskizunaren aurkezpena Olaederra kiroldegian, 22:30etan. Sarrerak aurrez 6€, egunean 8€.

 

Gabonetako Kantina:

Abenduak 23, ostirala: Epe laburrean dantza taldearen webgunean zehaztuko dituzten kontzertuak.

Abenduak 30, ostirala: ‘Gure Txokoa oroituz jaia':

-21:30 afaria, Irrintzi elkartearen eskutik.

-Ondoren, Andoni Irazustabarrena eta Imanol Eizmendi DJekin 'Gure Txokoa oroituz' dantzaldia.

Abenduak 31, larunbata: Urtezaharreko kotiloia. Sarrera, doan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!