Oinkariren Dantza astea: Ari du DVDaren aurkezpena gaur iluntzean, EHko Rock musikari buruzko ikastaroa bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 13a, 11:34

Gaur iluntzean hasi eta abenduaren 17ra arte luzatuko da Oinkari dantza taldearen Dantza astea, ekintzaz beteta datorrena. Gaur, abenduak 13, 19:30etan, taldekideen 'Ari du' emanaldiaren DVDa aurkeztuko dute Gurea antzokian. Alazne Gurrutxaga, Juan Kruz Igerabide, Edu Muruamendiaraz, Garazi Esnaola eta Agus Barandiaran izango dira hizlari. Bihar, abenduak 14, ordu berean, Euskal Herriko Rock musika ikastaroa izango da Esne Beltzako Xabi Solano eta Zigor DZ eta Baga-Bigako musika editore Ritxi Aizpuruaren eskutik. Bi ekintzetarako sarrera doakoa izango da.
Hara segidan, datozen egunetarako osatu duten egitarau zabala. Parte hartzeko deia luzatu dute antolatzaileek:

Dantza astea, egitaraua:

Abenduak 13, asteartea: ‘Ari du' DVDaren aurkezpena. Gurea antzokian, 19:30etan. Doan.

Abenduak 14, asteazkena: Euskal Herriko Rock musikaren ikastaroa. Gurea antzokian, 19:30etan. Doan.

Abenduak 15, osteguna: ‘Arozenatarren ttunttuna': txistu, gitarra eta perkusio emanaldia. Gurea antzokian, 19:30etan. Doan.

Abenduak 16, ostirala: Kherau folk taldearen emanaldia. Gurea antzokian, 22:30etan. Sarrerak aurrez 5€, egunean 6€.

Abenduak 17, larunbata: Santio festetako emanaldiaren bideo proiekzioa. Gurea antzokian, 17:00etan. Doan. // ‘Ari du' ikuskizunaren aurkezpena Olaederra kiroldegian, 22:30etan. Sarrerak aurrez 6€, egunean 8€.

 

Gabonetako Kantina:

Abenduak 23, ostirala: Epe laburrean dantza taldearen webgunean zehaztuko dituzten kontzertuak.

Abenduak 30, ostirala: ‘Gure Txokoa oroituz jaia':

-21:30 afaria, Irrintzi elkartearen eskutik.

-Ondoren, Andoni Irazustabarrena eta Imanol Eizmendi DJekin 'Gure Txokoa oroituz' dantzaldia.

Abenduak 31, larunbata: Urtezaharreko kotiloia. Sarrera, doan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!