1. artikuloa: Villabonako Zunbeltz elkarteak eta Zizurkilgo Urkamendi elkarteak XXVIII. Urte Zaharreko lasterketa antolatzen dugu abenduak 31, arratsaldeko 15.45etan haurrekin hasita. Lasterketa honetan edonork parte har dezake, edozein kategoria, sexu, edo hiritartasuna duela ere, kirolari federatua bada edo ez.
2. artikuloa: Lehiaketa adinaren arabera izango da: proba nagusian 6,5 km burutu beharko dituzte, ibilbideari hiru itzuli emanez.
Infantil eta kadeteak proba nagusia hasi baino 5 minutu lehenago hasiko dira.
3. artikuloa: Izen-ematea Zunbeltz elkartean izango da egun berean, bai goizean eta arratsaldean. Eta web orri honetan: www.herrikrossa.com.
4. artikuloa:
Jaiotze urtea Irteera ordua Luzera
-Benjaminak (2002-2003/8-9 urte) eta txikiagoak: 16:00etan ibilbide txikian - 2 itzuli (1 kontrolatua): 800m gehienez.
-Alebinak (2000-2001/10-11 urte) 16:10etan - 4 itzuli ibilbide txikiari (2 kontrolatuak): 1.600m gehienez.
-Infantilak (1998-1999/12-13 urte) 16:28etan - itzuli 1: 2,15 km, ibilbide nagusia.
-Kadeteak (1996-1997/14-15 urte) 16:28etan - 2 itzuli: 4,3 km, ibilbide nagusia.
-Jubenilak (1994-1995/16-17 urte) 16:30etan - 3 itzuli: 6,5 km, ibilbide nagusia.
-Proba nagusia 16:30etan - 3 itzuli: 6,5 km, ibilbide nagusia.
-Beteranoak: 35 urtetik gora - 16:30etan - 3 itzuli: 6,5 km, ibilbide nagusia.
5. artikuloa:
SARIAK: - Kategoria bakoitzeko lehenengo gizonezko eta emakumezkoari trofeoa:
-Proba nagusian, bigarren gizonezko eta emakumezkoak afarirako gonbitea jasoko dute, lehendabiziko gizonezko eta emakumezkoak bezala.
-Bestalde, 10 afariren zozketa egingo da partehartzaile guztien artean Urkamendi elkartean egiteko.
6. artikuloa: Lasterketa, Zunbeltzeko eta Urkamendiko kide eta laguntzaileek kontrolatuko dute epaile gisa.
7. artikuloa: Antolatzaileek partehartzaileei lasterketa baino lehen azterketa medikoa egitea gomendatzen die, kirol-ekintzaren arriskua norberaren gain baitago.
8. artikuloa: Antolatzaileak ez dira proba honetan norberak bere buruari edo besteren bati egin lekiokeen kalte edo lesioen erantzule izango, ezta besteren batek partehartzaileari egin lekiokeen kaltearena ere.
9. artikuloa: Partehartzaile guztiek, parte hartzeagatik, arau hauek onartzen dituzte.