"Preso politikoen ingurune hurbila, beren senide eta lagunak oso ezagun ditugu gure herrian. Beren presentzia duin etengabekoak euskal herritarron begietara hurbiltzen du Espainiako eta Frantziako kartzeletan sakabanatuta dituzten preso politikoen izatea. Kinkeak eskuetan eta zapiak lepoan gainditu beharreko egoeren jabe egin gaituzte. Egoera argitu eta bidea erakutsi digute. Orain, bidea egiteko tenorean da gure herria. Aldi berria zabalduz, presoen senide eta lagunak beharrizan horretan sekula gehiago bakarrik izan ez daitezen. Guztion eskutik, Egin Dezagun Bidea. Abenduaren 31n Zizurkildik Villabonara burutuko den manifestazio isila eta urtarrilaren 7an Kaleak bete Espetxeak hustu lemapean deituta dauden bi mobilizazioak izango dira adierazgarri nagusia. Biak kolosalak izatea herritarren konpromisoaren baitan dago".
Modu berean, aurtengo Gabonetan hainbat eragilek antolatuta, aipamen berezia egin nahi diete hiru ekimeni:
1.-Bildu koalizioak Villabonako udaletxean mozio bat proposatuko du eta bigarrenez, abenduaren 16an, Bilduko hautetsi guztiek 24 orduko baraualdia egingo dute udaletxeetan edo dagokien eremuan, eta eguerdiko 12:00etan kontzentrazioak egingo dira herri guztietan. Egun berean, eta Ibaetako kanpusean, Bilduko hautetsien ordezkaritza batek 24 orduko itxialdia egingo du, astelehenean hasiko den dinamikarekin bat eginez.
2.-Abenduaren 17an, hainbat koadrilen ekimenez, preso eta iheslarien aldeko Mus Txapelketa antolatu da.
3.-Abenduaren 18an, berriz, I. Argazki rallya, berezitasun nabarmen bat izango duelarik: epaimahaia Villabonako euskal preso eta iheslari politikoek osatuko dute. Aurkezten diren lan guztiak espetxeetan dauden billabonatar presoek epaituko dituzte eta jendaurrean agertuko dira.