Aizkardiren irteera eta federatu txartela

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 9a, 11:26

Abenduaren 18an, Tolosa-Otsabio-Betelu ibilaldia burutuko dute Aizkardi mendi taldeko kideek. Tolosako geltokitik, Amarotz auzora abiatuko dira lehenik, eta handik Altzora. Herrira iritsi gabe, hainbat pista hartuz Otsabio mendira igoko dira (801m.). Handik Azkaratera, Betelurako bidea hartzeko. 23 kilometroko bidea egiteko 6 ordu beharko dituzte parte hartzaileek. Izena emateko, 649 717 182ra deitu behar da (20:00-22:00) edo Aizkardiren egoitzara jo. Azken eguna: abenduak 15, osteguna. Irteera goizeko 07:45etan izango da trenez, Villabona-Zizurkilgo geltokitik.

Bestalde, mendiko federatu txartelak abenduaren 13tik aurrera egiten hasiko direla gogoratu dute Aizkardiko kideek, 20:00-22:00. 2012ko urtarrila bitarte, ordutegi berari eutsiko diete astearte eta ostegunero.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!