Udal gobernuak 8.461.970 euroko aurrekontu proposamena aurkeztu du 2012rako

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abenduaren 7a

Datozen urteko aurrekontuen onarpen prozesua martxan da. Gobernu taldearen nahia urte hau amaitu aurretik onartutzat ematea da, "datorren urteko aurrekontuen ezaugarrietako bat zorroztasuna den arren, inbertsioen partida handitu egin da gastu arrunten kontrolari eta ordenantza fiskalen bidez araututako diru-sarrerei esker".