Soinuak eskolako musikariak Arrasateko jaialdian izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 5a, 20:35

Aurreko asteburuan Soinuak akordeoi orkestrako ikasle batzuk Arrasateko akordeoi  jaialdian parte hartu zuten.

 

Larunbatean Garbiñe Aizpurua eta Olatz San Buenaventura bikoteak "Down by the Sally gardens" eta "Waltz Theme" jo  zuten, zilarrezko domina lortuz.

Igandean bakarka joan ziren Olatz San Buenaventura ("Mi galop" eskainiz) eta Unai Zubillaga ("Domino" eskainiz). Biek ere zilarrezko domina lortu zuten.

Mikel Aranaldek "Domino" jo behar izan zuen derrigorrez, eta  obra libre bezala, "Bille de Billard" aukeratu zuen. Urrezko domina eskuratu zuen.
Zorionak denei!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!