Bihar, abenduak 6, Aiztondo txirrindulari elkarteak antolatu ohi duen Asteasuko Ziklo Kros txapelketa burutuko da 10:00etatik aurrera, Elizmendi auzotik abiatuta. Krisiak eraginda, ohi bezala, ez dira nazioarteko txirrindularirik onenak Asteasun lehiatuko, baina maila goreneko proba izango da betiko lez, aurten behintzat, Euskadi mailako proba izatera mugatuko bada ere.