AAMren esker ona herritarrei

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 5a, 14:45

Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, ondorengo idatziarekin, bere esker ona adierazi nahi izan die atzokoan Migel Zalakain omentzeko ekitaldietan parte hartu zuten herritar guztiei. Era berean, bi hitzordu nagusi ere aipatu dituzte:

"Atzokoan, eguardiko 12:30etan, Belabietako parajean urtero legez 21 urtetan hutsik egin gabe hainbat billabonatarek (50 pertsona, aurtengo edizioan) omenaldi beroa eskaini genion Migel Zalakaini, XXI urte bete ziren abenduaren
30 ean Martuteneko espetxean hil zela.
Bertan ohorezko aurreskua dantzatzeaz gain, espetxeetan egun gaixorik dauden euskal presoak gogoratu genituen bereziki larri gaixo daudenak
(Migel bezala berandu baino lehen askatu ditzaten),  haien askatasunaren beharrezkotasuna nabarmendu zelarik, egun Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoak aurrera egin dezan.
Mikel Zalakain, bere semeak ere toki berezia izan zuen atzokoan. Mikel, 2010 ekainaren 24an hil zen Korsikan minbiziak jota.
Omenaldian bildutakoen aurrean Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, egun ezker abertzaleak egin ekarpen politikoa
aipatzeaz gain, orain arteko moduan urtero Migel eta Mikelen (aita-semeak) moduan, askapen borrokan euren bizia galdu duten gizon eta
emakumeen borroka eta memoriaren lekukotzaren beharraz jardun zuen. Prozesu demokratikoak aurrera egin dezan, gatazka politikoaren
ondorioak konpondu beharra premia politikoa den honetan, Estatuaren itxikeria eta ukazioaren aurrean ezinbestekoa da herri bezala
konponbide demokratikoaren aldeko indarrak aktibatzea. Horretarako Villabonako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak 2 zita oso garrantzitsu kokatzen ditu herritar ororen agendan: abenduaren 31n, Zizurkildik hasi eta Villabonan amaituko den manifestazio ixila eta nola ez, urtarrilaren 7an Bilbon 'Kolosala izango da' lemapean deitutako herri mobilizazio orokorra".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!