Oinkariren Ari du DVDaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Oinkari dantza taldeak 'Ari du' bere azken lana, DVD formatoan kaleratu du. Joan zen abenduaren 2an aurkeztu zuten Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Dagoeneko argitalpena salgai jarri dute ohiko lekuetan (15 €). 
Villabonan ondoko lekuetan aurki daiteke: Amasa kafetegia, Kixubi okindegia, Larrea okindegia, Periodista, Itzalpe taberna eta Iru Aldetan.

Aurkezpeneko argazkian: Edu Muruamendiaraz, Alazne Gurrutxaga, Agus Barandiaran eta Juan Kruz Igerabide.

Durangoko Azokan ere izango da eskuratzeko aukera Baga-Bigaren estanean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!