1.- Jexux Mari Irazu
2.- Aitor Sarriegi
3.- Beñat Gaztelumendi
4.- Unai Agirre
5.- Agin Rezola
6.- Alaia Martin
7.- Iñaki Apalategi
8.- Jon Martin
Gaur arratsaldean, Hernaniko Galarreta kiroldegian jokatu da Gpuntuko azken finalaurrekoa. Amaia Agirre bertsolaria, Jon Martin, Iñigo Manzisidor 'Mantxi', Jokin Uranga, Iñaki Apalategi eta Ainhoa Agirreazaldegirekin batera lehiatu da. Billabonatarrak saio orekatu eta polita osatu badu ere, abenduaren 18ko finalaren atarian geratu da, zazpi punturen faltan. Iñaki Apalategi izan da gaurko garailea 480 punturekin, Jon Martinek bigarren postua eskuratu du 479,5ekin. Amaia Agirrek 472,5 lortu ditu eta hirugarren sailkatu da. Hauxe Gpuntuko finalean, Illunben abestuko duten zortzi bertsolarien zerrenda:
*Bihar zehaztuko dugu gaurko saioaren kronika zabalagoa.
1.- Jexux Mari Irazu
2.- Aitor Sarriegi
3.- Beñat Gaztelumendi
4.- Unai Agirre
5.- Agin Rezola
6.- Alaia Martin
7.- Iñaki Apalategi
8.- Jon Martin