Auzolanaren eta Denbora Bankuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko abe. 2a, 19:16

Atzo iluntzean, Auzolan ekimenaren baitan, Jasone Mitxeltorenak idatzi eta Txalaparta argitaletxeak argitaratutako 'Auzolanaren kultura' liburua aurkeztu zuen egileak berak Zizurkil Goiko Iriarte Etxean. Ondoren, Usurbilen abian jarritako auzolanaren topaketen harira, ekimen horren berri zabaldu zuen Gurutzek. Aurkezpena Aiztondo Mankomunitateak antolatu zuen eta auzolanaren ideiarekin bat eginez, orain pare bat urte Larraul, Aduna eta Alkizan abian jarritako Aiztondoko Denboraren Bankua egitasmoaren berri eman zuten bertako kideek, parte hartzaile gehiago eurekin bat egitera animatuz.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!